Aspaldi hasia nintzen Pierre Berecochea laguntzen Atletismo entrenamenduetan. Bertzenaz Angeluko elkartean ari nintzen. Nere haurrek kirola egiteko adina dutenetik Elgarrekin elkartean lizentziatuak dira, saski-baloian. Antton Larroquet ere laguntzen nuen saski-baloian. Duela urte bat hunat etorri naiz. Azkainen lizenziatuak kirola egiteko beharrezkoa zaiona atxeman behar du: toki egoki bat eta jende konpetenteak. Ardura zonbait hartu ditut: errubilarien prestakuntza fisikoa, saski-baloieko gazteak lagundu eta atletismoan ere sartua naiz. Kirol eskola muntatu nahi nuke, haurrek denetarik eginen lukete. Kirola guzietarik pixka bat jastatu behar dute, kirolariak nahi baititugu formatu. 11 urte aintzin beraz, haurrek ez dute beren kirola hautatua izanen. Orai arte haurrak biltzen ziren 5 edo 6 urtetan, kirola sailetako kopuruak segurtatzeko asmoarekin. Bainan holakotan zerbait lortzen ez duen haur batek 12 urtetan kirola osoa uzten du ez baitu bertze kirola bati jastatu.