Ikasleak Elkartea deseginen da ez badu zuzendaririk lortzen

Ihintza, Angela eta Eneko 2009ko irailaren 3a

Dantza taldeak SOS deia egin du azken bilkuraren ondotik

Irailaren 8an Ikasleak taldeak bere azken bilkura egin zuen. Maialen Etxeberrik, aspalditik erran bezala, bere zuzendari kargua utzi zuen. Bazuen 30 bat urte lanean ari zela taldearentzat. Bainan bulego berria osatzeko ez da ez lehendakari, ez idazkaririk atxemana izan. Bulegorik gabe elkarte bat ez da bizitzen ahal. Huna zer mezu pasatu nahi duten:
« Ikasleak SOS: dantza taldeko ikasturteak urrian hasi behar luke. Lehendakari eta idazkari berri baten beharra dugu lehen baino lehen: 0559540114. Ez bada izen berririk agertzen, Ikasleak taldea desagertuko da».
Talde hortan 100 bat haur dira. Azkaingo dantzari gehienak talde hortan hasi dira euskal dantzen ikasten. Dantza erakasleak maiz lehengo dantzariak izaten dira eta bihotz onez ari dira eta erran behar da sekulan taldeak ez badu bere aktibitatea berriz hartzen, huts haundi bat izanen dela Azkainen bai kultura aldetik, bai gazte eta haurren arteko elkartasunaren aldetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun