Hainbat ikastaro antolatu ditu Ezpelura Emakume Elkarteak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 3a

Malerrekako Ezpelura Emakume Elkarteak Nafarroako Kutxaren babesean antolatutako ikastaroetan izena emateko epea ortziralean, irailaren 21ean, akituko da. Azken urteetan bezala, ikastaro xorta ederra prestatu du Ezpelurak. Tapizgintza ikastaroak 60 orduko iraupena izanen du. Ezpelurako bazkideek 20.000 pezeta ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek mila duro gehiago. Areto-dantza ikastaroan 24 ordu emanen dituzte. Hilabetean 5.000 pezeta ordaindu behar dute bazkideek eta 6.000 bazkide ez direnek. Jostungintza ikastaroak 60 ordu izanen ditu. 10.000 pezeta ordainduko dute bazkideek eta 15.000 bazkide ez direnek. Altzarien zaharberritzean, azkenik, 60 ordu izanen dira. Bazkideek 15.000 eta bazkide ez direnek 20.000 pezeta ordainduko dituzte. Megaplan, Club 10, Club 10 Basic eta Edad de Oro kontuen titularrek, pertsona eta ikastaro bakoitze­ko 1.000 pezetako di­rulaguntza izanen dute. Izen ematea Doneztebeko Nafarroako Kutxan egin behar da.
Ikastaroen hasiera, irailaren 26an Azkarretako baxuan eginen den bileran zehaztuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun