Aurreko ttipi-ttapa batean azaldu genizuen bezala, etxebizitza berriak egin zituztela eta, argi-indarrarekin arazoak izan zituzten Antsolokueta auzoan. Herriko Udalak, Iberdrolak eta Etxekalay promotorak izandako tira-bira batzuen ondotik, azken honek bere gain hartu zuen argi-indarraren instalazioa: argi-indarraren hariak lur-azpitik bideratzea, hain zuzen. Modu honetan, uztailean, Telleriatik etxe berrietaraino doan bidea zulatu zuten, azpitik haria sartzeko.