Joan den igandean, irailaren 16an, Urritzokietako auzotarrek beraien eguna ospatu zuten. Meza izan zuten Santa Krutz ermitan eta ondotik, 80 pertsona bildu zituen Sainduneko Zubian egin zen bazkariak eta arratsaldean herriko trikitilariek auzo bazterrak alaitu zituzten. Egun bikaina auzotar guzientzat.