Iruñeko Marta Loredok irabazi du Bertizko Margo lehiaketa

ttipi-ttapa 2009ko ira. 3a, 11:07

3 milioi pezetako saria eskuratu du

Marta Loredo Olaiz, 28 urteko iruñarrak irabazi du Bertizko Natur Parkearen lehen margo lehiaketa «Descubriendo Bertiz» taula gainean egindako olio-lanarekin, honela 3 milioi pezetako saria sakeleratuz. Epaimahaiaren erabakiaz gain, uztail, abuztu eta irail hasieran parkea bisitatu dutenen iritzia ere kontuan hartu da saria ematerakoan. Guzira 208 margolan aurkeztu ziren lehiaketara honetara eta horietatik 27 aukeratu ziren erakusketan parte hartzeko. Azken hauetatik bi bakarrik ziren eskualdeko margolariek egindakoak: Garbiñe Larralde Urkijo lesakarra eta Adrian Labadie etxalartarrarenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun