Igeriketa txapelketa jokatu eta astebetera, irailaren 8an, jokatu zen Gelbentzun Nafarroako Kirol Jokoetako water-polo txapelketa. Iaz azpitxapeldun izan ondotik, aurten bosgarren postua bertzerik ez du lortu Berako Gure Txokoa water-polo taldeak. Dena den, Aritz Perez entrenatzaileak adierazi digunez, zorte txarra izan zuten: «Lehenengo partiduan, baliorik gabe utzi zuen epaileak azkeneko segunduan berdintzeko balioko zuen gola». Itsesia taldearen kontrako partida hori 1-0 galduta, bigarren partida ere galdu egin zuten C.N. Pamplonaren kontra, 4-0. Finalerdietatik kanpo, bosgarren postua jokoan zegoela 16-0 irabazi zioten Eskuna taldeari eta taldeko jokalari guziek bederen gol bat sartzea lortu zuten.