Irailaren 21eko emanaldia ez zen egin euriarengatik. Ambrouille antzerkia kanpoan egitea hautatu zuten antzerkilariek, bainan aroak bertzelako erabakia hartu zuen: euri parrasta batek dena trenpatu eta, materiala ez zen gehiago erabiltzen ahal. Ehun bat jende hurbildu zen trago baten edateko ala ere sustenguz behar bada.
Han erabakia izan da Urriaren 5eraino gibelatua izanen zela antzerkia baimena guziak lortzen ahal baziren eta barnean egiteko posibilitatea baldin bazen.