AEK-ko kurtsoak Azkainen emateko asmoa dute

Ihintza, Angela eta Eneko 2009ko irailaren 2a

Azkainen AEK-k euskarazko kurtsoak antolatu nahi ditu. AEK-n maila guzietako jendea onhartua da: fitxik ez dakiena, mintzatzen dakiena bainan irakurtzen ez dakiena, bai eta bere maila hobetu nahi duena gramatika eta hiztegia landuz. Ez da lehen urtea AEK-ko kurtsoak izanen direla Azkainen. 1981etik 1995erat emanak izan ziren. Joxet Oxandabaratz, Beñat Azarete eta Pantxika Telleria izan ziren erakasleak. 1996an, ikasleak eskas baitziren elkartea desegin zen eta Donibane Lohizungo AEK-k onhartu zituen Azkaindarrak. Eta hala segitzen dute geroztik. Aurten ikasle kopuruaren eta bakotxaren mailaren arabera antolatuko dituzte taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun