Irailaren 22a euri parrasten artean bainan giro onean iragan zen. Larunbat eguerditan 100 bat gazte bildu zen Inguretako gaztetxeen arteko bazkarian. Arratsaldean futbol xapelketa antolatua zen herri guzien artean. 13 talde osatu ziren. 2 orenez bat bertzearen kontra aritu ziren 5 minutako partidak eginez. Azkenean Miarritzeko gazteek irabazi zuten. Arratsean kontzertu-dantzaldia hasi zen saski-baloi salan. Ainitz Enhancer taldea ikusterat etorriak baldin baziren ere gehiengoak talde berri batzuen ezagutza egin zuen (Mahamudra, Josiruli eta Bigira ). Gaztexeen aldeko dinamika eta beren arteko elkartasuna argiki sentitu dira asteburu hortan.