Senatoreen hautaketa

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Buruilaren 23an Frantziako senatoreen hautaketa iragan da. Bozketa horiek 9 urtetarik egiten dira. Pirinio Atlantikoetako 1500 hautetsi baziren hautatzeko, horien artean Euskal Herriko 600. Saratik, Herriko Kontseiluak hautatu Aniotzbehere, Libier, Uhart, Ivandekics eta Sorriano jaunak joan dira Pauera bozkatzerat. Azpimarratzekoa da Euskal Departamenduaren alde agertu den André Darraidou lehena atera dela Euskal Herrian. Departamenduan aldiz, ez da mirakulurik gertatu eta Ezpeletako auzapezaren zerrendak ez du botu askirik eskuratu Pariserat joateko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun