Sarako Izarra Errugbi taldeak denboraldia buruilaren 30ean hastekoa baldin bazuen ere Idron-en kontra (arratsaldeko 3etan Animaniako zelaian), orain arte egin prestaketa partida guziak irabazi ditu. Hala nola, bai Azkaine, bai Ordizia eta bai Amou-ren aurka jokatu dituzten neurketak irabazi dituzte basurdeek.
Ea martxa berean segitzen duten partida ofizialetan!