Zuzendari aldaketa herriko eskolan

Margari eta Koro 2009ko irailaren 2a

Ikasturte berria hasi dute gure haurrek. Aurten aldaketa nabarmenena, zortzi urtez zuzendari izan den Anabel irakaslea gan zaigula da. Beharrik iazko bertze bi irakaslek errepikatzen dutela (irakasleen aldaketa urteroko arazoa da). Halere arazo guztien gainetik irakasleek ilusio aunitz eta laneko gogoa erakusten dute. Ikasturte honetan ez da Ustaritzeko piszinara gaterik izanen, ibiltarien ordutegie­kin arazoak izan direlakoz, baina heldu den ikasturterako erreserba egina da. Gaiarekin segituz, ikasleek eginen duten hurrengo irteera urriaren 26an Elizondoko ferietara izanen da. Aipatu ere ikastaroak antolatu direla: idazmakina eta informatika (3. mailatik goiti) eta ingelera. 6 ikasle berri hasi dira eta denetara bi eskoletan 40 haur daude: Zugarramurdiko eskolan haur hez­kuntza eta 2. maila arte; eta Urdazubikoan 3. mailatik DBH­ko 2. mailara (aste­az­kenetan Lekarozko ins­titutura gaten dira hauek aman­komunak diren ikasgaietara, teknologia eta musika).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun