Larunbat honetan hasiko da Malerrekako Gazteen Laxoa Txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 3a

Doneztebeko bi taldek eta Oitzeko batek eman dute izena

Helduena bukatuta, gazteen txanda izanen da laster. Larunbat honetan, irailak 5, Gazte Mailako Malerrekako Laxoa Txapelketa hasiko baita. Hiru taldek eman dute izena: Doneztebe A, Doneztebe B eta Oitzek eta datozen larunbatetan lehian ariko dira. Partida guztiak larunbatetan jokatuko dira, 11:00etatik aitzinera.

Sei jardunaldi eta finala

Hona hemen hurrengo sei jardunaldietan izanen diren partidak:

Larunbat honetan, lehen jardunaldia: Oitz eta Doneztebe B.

Irailak 12, bigarren jardunaldia: Doneztebe A eta Oitze.

Irailak 19, hirugarren jardunaldia: Doneztebe A eta B.

Irailak 26, laugarren jardunaldia: Doneztebe B eta Oitz.

Urriak 3, bosgarren jardunaldia: Oitz eta Doneztebe A.

Urriak 10, seigarren eta azken jardunaldia: Doneztebe A eta B.

Jardunaldi guztiak bukatuta, ligan bi lehenbizikoetan gelditzen ari direnek jokatuko dute finala. Final haundia urriaren 17an izanen da Oitzeko plazan.

 

Jokalariak

Hauek dira hiru taldeetan ari diren jokalari gaztetxoak, bakoitzean lau:

Doneztebe A taldean, Unai Sapuppo, Josu Inda, Joseba Grazenea eta Aurelio Bertiz ari dira.

Doneztebe B taldean, Xabier Ibarrola, Andoni San Martin, Unai Urroz eta Cristian Chivite ari dira.

Oitzeko taldean, azkenik, Andoni Saldias, Lander Mindegia, Laurendi Zelaieta eta Ibai Iribarren ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun