Arkupeak elkartea Txillidaren Museora

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Txillida eskulturgileak Lasarten duen museoa bisitatzeko asmoa du Arkupeak elkarteak urriaren 11n. Museoa ikusi ondotik Donostiako Gros auzora joanen dira, Plaza Berri jatetxean bazkaltzera. Bazkal ondoan dantzaldia izanen da eta autobusak arratsaldeko 7etan itzuliko dira herrietara. Bidaiaren prezioa 4.000 pezetakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun