Irailaren 23an burutu zen Uharte-Iruñan Euskal Herriko emakumezkoen koxkor biltze txapelketa eta bertan garaile suertatu zen Maika Ariztegi kirolari iturendarra. Maikarekin batera Itsaso Hernandez eta Matxalen Montoia arabarrak eta Zuriñe Zabala nafarra aritu ziren. Latsaga auzoko neskak aisa irabazi zuen txapelketa. Zazpi minutu terdi behar izan zituen lana akitzeko. Bigarren postua lortu zuen Itsaso Hernandezek, berriz, zortzi minutu eta sei segundu behar izan zituen 50 koxkorrak biltzeko, Montoia izan zen hirugarren (8’19”) eta Zabala laugarren (8’35”). Lasterka eta aizkoran ez ezik, koxkor biltzen ere maila ederra erakutsi du Ariztegik.