Doneztebeko Udalak Koteto Ezkurra eta Iñaki Lizaso erremontelariei eta Erreka elkarteari egindako omenaldiarekin hasi ziren herriko besta ttikiak irailaren 21ean. Ondotik, Pedro Bañares, Erreka elkarteko lehendakariak bota zuen txupinazoa. Ondotik, egunero Beti-Alai txarangaren doinuek, larunbateko gazteen laxoa partida, patinaje festa, eta herri bazkariak, igandeko parapente erakustaldia eta Gorritiren animalien show-ak eta gaueroko dantzaldiek bete zuten besta egitaraua.