Martxan dauden Kultur Etxeko obren barrenean, liburutegia egin nahi da. Helburu hau antzinera ateri ahal izateko udalak Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatu zion baina azken honek diru-laguntza ukatu dio, bere baremoen arabera puntuazio minimoa lortu ez duelakoz. Udala ez da honekin bat etorri eta Nafarroako Gobernuari kexa azaldu dio herriko beharrak kontutan hartzeko eskatuz.