Urte bukaerarako aparkaleku berria izanen da Bekolandan

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 2a

Bekolandan aparkalekua egiteko lurra erosi zenetik 2 urte pasa diren honetan, obrak hasitzeko prest daude. Dagoeneko obrak nork egin behar dituen erabakita dago: Aurkezturiko bi enpresen artean Oiartzungo Iturberri S.L-ri eman diote aparkalekua egiteko lana, honena izan baita aurkeztutako aurrekonturik bajuena: 3.633.000 pezeta. Enpresa honek lanak burutu ahal izateko hilabete bat eta 20 eguneko epea izanen du. Beraz, urte berria aparkaleku bat gehiagorekin hasiko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun