Udazkenaren etorrerarekin batera Etxalarko Euskara Batzordeak Kultur Egunak antolatu ditu. Joan den igandean hasi zen, «Izarretako Bitakora» antzezlanarekin. Bigarren ekitaldia asteazkenean, urriak 3, arratsaldeko 8etan Herriko Etxeko areto nagusian izan da. «Zer lanetarako prestatu behar da gaur» heldu nahiz gazteentzako interesgarria den gaiaz aritu da Betisa Anda Cederna Garalur-eko kidea. Ortziralean, arratsaldeko 4etan, haurren txanda izanen da, Itziar Zubizarretak kontaturiko ipuinaz gozatzeko parada izanen baitute Landagain eskolan. Urriaren 10ean berriz, Herriko Etxean ilunabarreko 8etan «Nola egin jostailu egokia aukeratzeko» solasaldi interesgarria eskainiko dute Txatxilipurdi Taldeko kideek. Kultur Egunekin bukatzeko, Haurrentzako tailerra izanen da urriaren 11an arratsaldeko 5etan frontoian edo eskola zaharretan (eguraldiaren arabera). Bertan bildutako haurrek paperezko loreak, kariokak eta armiarmak egiteko aukera izanen dute.