Iaz baino bi milioi pezeta guttiago lortu da Usategietako enkantean

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 2a

Irailaren 8an hasi zen Usategietako postuak eskuratzeko subasta. Urtero bezala udaletxeko areto nagusian egin zen enkantea alkatea, idazkaria, zinegotziak eta albintearen gidaritzapean. Jende mordoa bildu zen baina ez zen ehiztarien artean joan den urteko girorik sortu. Ondorioz ez zen postuengatik aunitz jokatu eta lortutako diru-kopurua iaz baino ttikiagoa izan zen. Handik hamar egunetara sexta emandako postuen enkantea izan zen eta hau ere motel samarra suertatu zen. Posturik garestiena joan den urteko bera izan zen, 24.a: 703.0000 pezetatan adjudikatu zen. Bigarrren garestiena 1. sarea izan zen 435.000 pezetatan eta hirugarrena 16. postua 391.000 pezetatan. Guzira 5.157.000 pezeta lortuko ditu aurten herriko udalak, iaz baino bi milioi pezeta guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun