Euskal Herriko gazte mailako txapela Javier Mindegiarentzat

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Beintza-Labaiego aizkolaria aisa nagusitu zen

Hasieratik bukaerara jaun eta jabe izan zen Javier Mindegia 17 urteko Beintza-Labaiengo aizkolaria, Doneztebeko feria egunean jokatutako Euskal Herriko gazte mailako txapelketan. Lehenbiziko enborretan Unai Aldape lemoarra hurbilean izan zuen, baina bere gorpuzkera eta indarra nagusitu zituen Mindegiak. Bigarren postua bizkaitarrarentzat izan zen, hirugarrena Jon Rekondo leitzarrarentzat eta laugarrena David Amillano altsasuarrarentzat. Bosgarren postua Ugaitz Mugertza mutrikuarrarentzat izan zen eta azken postua Eneko Larrion altsasuarrarentzat.
Javier Mindegia, Mikel Mindegiaren iloba da eta Euskal Herriko txapeldun berriak bere osabaren eskuetatik jaso zuen zapela. Erreleboa hartzeko modu ezin hobea. Aitarekin entrenatzen duela gogoratuz, osaban ere eredu ona duela azpimarratu zuen Javierrek: «Osaba bezala ez naiz izanen, ez ni eta ez inor ere. Baina ejenploa hor dago eta ea segitzen dugun. Lehen mailakoekin aritzeko urte saila esperatu beharko dut, baina ongi entrenatuz gero horrek bere fruitua ematen du».

    1. MINDEGIA    1’15”    2’45”    5’39”    8’38”    10’40”    12’36”
    2. ALDAPE        1’17”    2’58”    6’17”    10’20”    12’40”    15’23”
    3. REKONDO    1’44”    4’17”    8’08”    11’38”    14’29”    17’24”
    4. AMILLANO    1’44”    4’34”    8’45”    13’19”    16’52”    19’55”
    5. MUGERTZA   2’23”    5’19”    9’44”    14’36”    18’26”    21’34”
    6. LARRION      2’49”    5’45”    10’41”    15’29”    19’23”    22’50”

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun