Nafarroak 2 eta 1 irabazi zion Gipuzkoari, Mindegiaren omenaldiaren ondotik egindako saioan. Lehen proban, Barberenak irabazi zion Arria V.ari. Erabaki eztabaidatua izan zen: jende aunitzek gipuzkoarrak ikusi zuen irabazle, baina epaileen erlojuek nafarrari eman zioten garaipena, 17 zentesimako aldearekin. Binaka egindako saioan, Nazabal eta Larretxeak bigarren puntua eman zioten Nafarroari. Hirunaka egindako azken saioa irabazi zuten Olasagasti, Peñagarikano eta Arria V. gipuzkoarrek. Dena den, txapela nafarrentzat izan zen