Ongi merezitako omenaldia jaso du Mindegia aizkolariak Donezteben

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Txapelketetan berriz ere parte hartzeko aukera ez du baztertzen

Mikel Mindegia aizkolari handiak ongi merezitako omenaldia jaso zuen Doneztebeko feria egunean. Emaztea lagun zuela, Nafarroako Herri Kirol Federazioaren, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gaztediaren Institutuaren eta Doneztebeko Udalaren oroigarriak jaso zituen. Herriko dantzari batek aurreskua eskaini zien Mindegia senar-emazteei. Mndegiak jendearen harrera eskertu zuen: «nire txapelei ez ezik, 36 urtez plazetan erakutsi dudan portaerari egindako omenaldia dela uste dut».
Aizkora txapelketak erabat utzi zituela uste genuen, baina Mindegiak erran zigunari erreparatuz, urtebeteko atse­denaren ondotik badirudi berriz ere saio ofizialetan parte hartzea ez duela erabat bazterrean uzten. «Txapelketatik erretiratzen nintzela ez dut sekulan esan, aurten ez dutela parte hartuko baizik. Hori bete dut. Heldu den urtean ikusiko dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun