Aurten sekulan baino parte hartze gehiago izan da lasterraldian, Frantziako koparen eragina behar bada (477 lasterkari eta 89 haur). Atletismo elkarteak jakinarazi nahi du 2002 urterako ere Larrungo lasterraldia hautatua izan dela Frantziako Koparako. Elgarrekin taldeak parte hartu duten langile guziak eskertu nahi ditu lan ona egina izan baita (120 langile). 2002ko aboztuaren 11an finkatua da ondoko lasterkaldia.