Iñigo Lasagak irabazi du 47. Sarako Kontrabandisten Lasterketa

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 2a

Iñigo Lasagak irabazi du 47. Sarako Kontrabandisten Lasterketa TTIPI TTAPA

Bigarrenari 4 minutu eta 25 segundoko aldea atera dio

Denboraldi bikaina egiten ari den Iñigo Lasaga etxalartarrak azken urteotan Fernando Etxegarai beratarraren soinean zegoen txapela bereganatu zuen abuztuaren 23an. Bero haundiari aitzin eginez, Lasagak Sarako Kontrabandisten Lasterketa irabazi zuen, 43 minutu eta 27 segundoko denbora eginez. Etxegaraik ezin izan zuen bere bosgarren garaipena lortu, nahiz eta ibilbideko punturik altuenera, Zazpi Fagoetara, ailegatzen bera izan lehena. Etxalartarrak baino 19 segundo guttiago behar izan zituen tontorra ukitzeko, baina gero, ordura arte antzeman ez zituen oinazeak somatzen hasi zen –zuntz haustura– eta oinez bukatu zuen bidea. Hirugarren postua eskuratuz, eskualdeko bertze kirolari batek podiuma zapaldu zuen: Iñaki Pikabea beratarrak.
Aipatzekoa da, kirolari batzuk ospitalera eraman behar izan zituztela beroa­gatik.

SAILKAPENA

1 I. Lasaga 43:27:00
2 D. Mehats 47:52:00
3 I. Pikabea 50:01:00
4 P. Vacquié 50:33:00
5 J. Elgorriaga 51:25:00
6 D. Labeguerie 51:28:00
7 A. Balaire 52:20:00
8 C. Etxegarai 52:46:00
9 L. Robert 53:27:00
10 B. Saint Jean 53:28:00
11 F. Etxegarai 55:50:00
12 Y. Dufau 55:54:00
13 J. P. Mercier 55:55:00
14 X. Ezpeleta 56:08:00
15 J. P. Amorena 56:18:00
16 J. Unsion 56:26:00
17 B. Saint Martin
58:05:00
18 A. Lasaga 58:09:00
19 F. Ezkurra 59:39:00
20 M. Inda 1:00:57
21 E. Etxegarai 1:02:08
22 P. Ezpeleta 1:02:32
23 J. Larretxea 1:02:38
24 S. Duhalde 1:03:04
25 M. Carty 1:03:04
26 P. Luberriaga 1:05:15
27 R. Toro 1:05:49
28 M. Jaurena 1.06.04
29 M. Lartigau 1:12:38

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun