Aratzen aldeko Sostengu poteoa egin da Azkaingo ostatuetan Azaroaren 16an ortziralearekin. Salgai ezarriak ziren pintxoekin diru kopuru ttiki bat bildua izan da. Epaiketaren gastuak arintzen ahalko ditu pixka bat “Orduan!” elkarteak. Epaiketa Abenduaren 3an iraganen da eta autobus bat antolatua da horretarako.