Haur kopurua handitzen ari zela eta, bigarren gela bat eraikia izan da, bi taldetan lan egiteko asmoarekin: 2-3 urtekoak alde batetik eta 4-5 urtekoak bertzetik. Bigarren irakaslea Idoia Feldman deitzen da. Herriko Etxeak lan handienak bere gain hartu ditu. Burasoek aldiz azken lanen bukatzen ari dira. Espero dute Abenduan finituko dituztela, “haurren etxea” libro uzteko lehen baino lehen.
Heldu den urtean Ikastolak bere urtebetetzea ospatuko du: hogoita hamar urte idekia dela. Burasoak besta baten egitea aipatu dute: 2002-2003 eskola urtean.