Téléthon

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 2a

Téléthon miopatiari buruzko ikerlanen sustengatze kanpainak abenduaren 7an eta 8an antolatua izanen da gure herrian. Ortzirale arratsaldean hiru eskoletako haurrek plazatik abiatuz oren bat eta erdiko ibilaldia eginen dute, aitzinetik bakoitzak erosia izanen duelarik bere kilometroa. Oinez ibili ondoren krakada goxo bat hartzeko manera eskainia izanen da haur guzieri. Larunbat arratsaldeko 4etan herritarrak Larrunerat treinez upatzea gomitatuak dira, iluntzean xirio pixtuekin oinez jausteko. San Inaziora ailegatu eta, edateko eta jateko manera izanen da eritasun genetikoen sendatzeko sosa biltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun