Ikastolaren biltzar nagusia

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 2a

Azilaren 16an, Olhain ikastolaren biltzar nagusia iragan zen Gazteen Etxean. 2000-2001 ikasturteko konduak ikusi ziren: diru iturri nagusia urtean antolatzen diren ekitaldiak dira, gero herriko etxearen dirulaguntza eta burasoen partizipazioa. Aurten, haurrek herriko etxeak eraikitako lokal berria estreinatu dute (zer aldaketa!) eta elkarteak fotokopiak egiteko makina berria erosi du. Bertzalde, haur kopurua urtetik urtera emendatzen ari da, mo­men­tuz 14 ikasle dira baina Bazkotik goiti bertze lau haurrek hartuko dute ikastolako bidea. Urtarriletik goiti, Ainhoa Zelaia irakaslea laguntzeko Herriko Etxeak bere gain hartuko du egu­ne­ro 3 orduz arituko den presunaren jornala.
Azkenik, bulegoaren berritzea bozkatu da. Hala nola lehendakaria Sylvie Fagoaga izanen da, ordezkaria Arantxa Indaburu. Diruzainak Murielle Txapartegi eta Aña Larzabal izanen dira eta idazkari lanetan Marie Pierre Uhart eta Josée Agesta arituko dira. Sei urtez lehendakari aritu den Bittori Etxeberrik Herriko Etxearen eta Gaztetxearen laguntzak eskertu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun