Txingudiko Irun, Hondarribia eta Hendaian egina izan den bezala, Xareta aldean ere Kontsorzio bat egitearen ideia agertu da. Hala ere, Sara, Ainhoa, Zugarramurdi eta Urdazubiren arteko egitura berri horren sortzeko 70.000 libera eskas dira, eta Herriko Etxe guziak ez dira diru horren ordaintzearen alde. Erran gabe doa herri guzien oniritzia funtsezkoa dela proiektu hori aitzina eraman ahal izateko. Alta, kontsorzioak eskainiko lituzkeen abantailen artean, zerga lau herrien artean kudatzeko posibilitatea bada, denek kutxa bera ukan dezaketelarik. Orain arte, Xaretako herriek dirulaguntzak noizbehinka erdiesten dituzte txosten berezi batzuentzat, hala nola Sarako eta Zugarramurdiko lezeen arteko bidearen egiteko adibidez. Ikusiko aspaldian naturalak diren muga gaineko harreman horiek “ofizialki “ gauzatuko diren datozen hilabeteetan.