Parekorik ez duen Gregory Agirrek irabazi du Xoko Txapelketa

Xan Harriague 2009ko irailaren 2a

Parekorik ez duen Gregory Agirrek irabazi du Xoko Txapelketa Xan Harriague


Urte hauetan ez du parekorik. Aurten ere Gregory Agirre Urruñako gaztea nagusi­tu da Pleka Trinketeak urte guziz antolatzen duen Xoko Txapelketan. Finalean Patrick de Ezkurrari aise irabazi zion (30-19). Iaz ere berak irabazi zuen mailaz kanpo­ko txapela. Bigarren A mailan, Xavier Vigneauk irabazi du. Finalean ez zuen proble­ma­­rik izan Fredo Onchalo menean hartzeko (30-16). Bigarren A mailan Mañu Biz­kaik irabazi du Joan Ascasoren kontra garaipena eskuratuz (30-22). Bigarren B mailan behintzat saratar bat izan da txapelduna. Finalean biak ere hala ziren. Panpi Barnetxe Guy Mounhoren kontra aritu zen, baina esperien­tzia alde zuela, Barne­txe nagusitu zen (30-28). Hirugarren mailan ere finala orekatua izan zen, baina azkenean txapela Vincent Iribarrenentzat izan zen, Jakes Sansine­nari 30-26 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun