Oporrak bukatuta eguneroko martxa hartzeko garaia ailegatu da eta neska-mutikoak ikasturtearen atarian dira.
Serroren eskolak hartuko ditu haur gehienak aurtengo ikasturtean, 89 edo 90, iaz baino bizpahiru guttiago. Publikoan, berriz, 45 bat haurrek baizik ez dute izena eman. Gan den urtean ikasturtea 63 haurrekin finitu zuten. Ikastola izanen da haur kopuruan gora eginen duen bakarra. Iaz 57 haur ziren eta aurten hiru gehiago, 60.
Guztira 195 haurrek hasiko dute ikasturtea gure herrian ditugun hiru eskoletan. Lehen eguna ortzegunean, buruilak 3, izanen dute.