Usategietako ehiza postuak enkantera aterako dituzte larunbatean Etxalarren

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 2a

12:00etan bilduko dira Herriko Etxean

Ehiza postuen enkantea eginen du Etxalarko Udalak larunbat honetank, irailak 5. Iarmendiko barrutian dauden 22 postu aterako dira enkantera, 3.070 eta 830 euro arteko irteerako prezioekin.

Urtero bezala, batzarra herriko Etxean izanen da, 12:00etan eta ahozko eskaintzaren bidez eginen da. Behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordaindu beharko du, findantza gida.

Lizitazioaren hasierako prezioak honako hauek dira:
1 zenbakiko sarea 3.070 euro
3 zenbakiko sarea 2.610 euro
4 zenbakiko sarea 2.430 euro

Parapetoa: 2.960 euro

1 zenbakiko postua 2.250 euro
2 zenbakiko postua 1.900 euro
3 zenbakiko postua 1.555 euro
10 zenbakiko postua 2.020 euro
11 zenbakiko postua 1.730 euro
12 zenbakiko postua 1.730 euro
13 zenbakiko postua 1.730 euro
14 zenbakiko postua 1.320 euro
15 zenbakiko postua 1.320 euro
16 zenbakiko postua 1.1302 euro
17 zenbakiko postua 830 euro
18 zenbakiko postua 830 euro
19 zenbakiko postua 830 euro
20 zenbakiko postua 830 euro
21 zenbakiko postua 830 euro
22 zenbakiko postua 830 euro
23 zenbakiko postua 1.020 euro
24 zenbakiko postua 1.020 euro


Hasierako prezioa kontutan hartuz, denetara, 34.775 euro dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun