A gripeari buruzko 225.000 eskuorri eta web orria kaleratu ditu Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 2a

Herritarrak A/H1N1 gripez informatzeko paratu ditu abian

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak A gripeari buruzko azalpenak emateko 225.000 eskuorri kaleratu ditu, horietatik 165.000 gaztelaniaz eta 60.000 euskaraz. Gripearen inguruan herritarren artean sor daitezkeen zalantzak argitzeko argitaratu ditu. Kutsatzeko moduak zein diren, prebentzio neurriak zein diren eta abar ageri dira eta osasun zentroetan, ikastetxeetan eta eskatzen duten enpresetan banatuko dira.

Eskuorriez gain, web orria ere aurkeztu du gaur, asteartea, Maria Kutz osasun kontseilariak: www.navarra.es web orriaren bidez zuzenean sar daiteke. A gripea zer den, noiz joan behar den medikuarengana, ohiko galderak zein diren, harremanetarako telefonoak, zer egin gripea harrapatuz gero… Gisa horretako azalpenak ageri dira. Edozein zalantza izanez gero, Nafarroako Gobernuaren informazio telefonoa ere zein den oroitarazi du: 848 425050.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun