Berriz pinua sartuko da Zaibide inguruan

Peio ZESTAU 2009ko irailaren 1a

Duela sei bat urte, saneamendu lanen gastua ordaintzeko pinua atera zen Zaibide inguruan. Orain, inguru horretan berriz ere pinuak landatzeko, eremua garbitu eta itxi, eta pistak moldatzeko proiektua egin du Udalak. Aurrekontu handi samarra duenez, 12 milioi ingurukoa, puskaka egitea erabaki du Udalak. Orain itxi eta landatu egingo dute bakarrik, 3.500.000 pezetako aurrekontuarekin. Lanak enkantera atera eta bi enpresa aurkeztu ziren. Eskain­tzarik onena Oiartzungo Berdabio Basogintza enpresak egin zu­en, 2.615.000 pezetaren truke eginen baitu lana. Urtea bukatu baino lehen hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun