Arkupeak elkartearen urte akabailako besta abenduaren 13an

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a

Urteroko ohiturari eutsiz, Arkupeak erretiratuen elkarteak, Nafarroako Kutxaren laguntzaz egiten duen urte akabailako besta Do­nez­­teben eginen da aurten ere. Abenduaren 13an, eguerdian, hildako bazkideen aldeko meza izanen da elizan. Txomin Garmendia eta Bittor Elizagoien bertsolariak ere bertan izanen dira. Felipe Ganboa lehendakariak urteko ekitaldiak aztertu eta heldu den urterako prestatu den egitarauaren berri emanen du. Agintari­en solasen ondotik, baz­karia izanen da Bordatxon, Argetasko Moderno jatetxeak emana. Fritoak, otarrainskak, arrain zopa, umerria en­sa­ladarekin, pastel txikiak, txanpaina, ardoa, ura, kafea eta edariak izanen dituzte menua. Baz­kalondoan dantzaldia izanen da eta zozke­ta eginen da. Autobusak bueltan arratseko 7,30etan abiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun