Turistentzat erakargarria den herria da gurea, eskaintzen zaien aukera ere zabala delako: landa-etxeak, aterpe estreinatu berria, mendiak, Sorginen museoa eta leizeak... Joan diren uztail eta abuztua ere bisitari aunitzeko hilabeteak izan dira, eta batez ere, abuztua.
Sorginen Museoan utzitako datuen arabera, 2.644 lagun igaro ziren uztailean museotik, eta 4.506 lagun abuztuan.
Leizeko datuak are hobeak dira, guztira 22.588 bisitari izan baitira uztail eta abuztu honetan. Uztailean, erraterako, 8.356 pertsona etorri ziren leizera eta abuztuan are gehiago: 14.232 bisitari guztira.