Itziar Iriarte Sansiñena 20 urteko herritarra INE-rako datuak biltzen ari da etxez-etxe. Dagoeneko zuetako zenbaitzuen etxeetatik pasatu izanen da eta oraindik agertu ez bada egunotako batean ate-joka izanen duzue.
Zein da zehazki egiten duzun lana?
Zentsorako datuak bildu: etxebizitzarenak, 16 urtetik goitikoenak eta erroldarenak.
Nolakoa izaten ari da jendearen harrera?
Orokorrean hagitz ona, momentuz ez dut arazorik izan jendeak ongi hartu nauelako beti.
Nolako esperientzia da horrelako lan bat?
Pentsatzen nuena baino lan gehiago du baina esperientzia gisa hagitz aberasgaria da: jendea ezagutuz, baserriak bisitatuz...