Urriaren 28an Etxalarren ENAren (Euskal Nortasun Agiria) eguna ospatu zen, Nafarroan ENAren aldeko mozioa onartu zuen lehenbiziko herria izan zelaren aitzakian. Bide horretatik segituz, Udalak onartu berri du Euskal Herriko Naziotasun Aitormena tramitatzeko aukera. Informazioa etxetara ailegatzen ari da eta interesatuak udaletxean eskaria egiten ahal dute.