Zure gauzak esplikatu eta medikuak «Qué dices?»: hori arront pobrea da

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 1a

Zubietan Nati Urritza dugu mediku aspaldiko urteetan. Haseran ez zen ongi moldatzen euskaraz, baina pixkanaka pixkanaka ikasten joan da eta orain majo egiten du. Adineko jendeari euskaraz egitea eskatzen die eta horrela berak ere hitzak ikasten joaten da. Erdaraz hasten baldin bagara euskaraz egiteko esaten digu. Berak erdaraz ez dakienarekin aritzea nahiago du, zaharrekin eta,  praktikatzeko. Baina hasieran ez zen errexa. Emakume zahar bat joan zitzaion behin eta bere gauzak esplikatu nahi eginahaletan eta medikuak «Qué dices?» esan zion. Hori arront pobrea zen. Herrian dauden biek ikasi egin dute eta horrela hobe. Gu gorputzeko gauzak euskaraz esatera usatuak gara eta zaila da erdaraz esplikatzea. Ni aunitz ez dakit, baina nolabait moldatzen naiz, baina bada jendea laguntzailea behar duena. Inguru honetan mediku eta enfermera euskaldunak eskatzea oso ederki iruditzen zait. Hemen Zubietan orain euskaraz moldatzen gara, baina ez bazen hori egiten arrazoi bat izanen genuen hori eskatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun