Etxe, baserri eta borden liburua kalean

F. ETXEBERROA 2009ko irailaren 1a

Etxe, baserri eta borden liburua kalean F. ETXEBERROA

Hiru urteko lanaren ondotik kalean da Ezkurrako etxe, baserri eta borden argazki bilketa liburua. Zutik, egoera txarrean edo desagertuta dauden baserri, borda eta etxeak ageri dira, bakoitza bere izenarekin. Fernando Etxe­berria eta Juan Jesus Su­kun­tza­ren lana da eta helburua exis­titu zirela nonbait jasotzea izan da.
Hiru atal nagusi ditu liburuak: lehe­nengoan herriko historiaren laburpena ageri da; bigarrenean probin­tziako eta herriko artxiboetako dokumentu batzuk ageri dira; eta hirugarrenean eraikinen argazkiak eta izenak ikus daitezke, eta zenbaiten historia ere bai.
Liburuaz gain, DVD bat ere argitaratu dute, argazkiz hornitua. Egileen nahia, liburua herritar guztien eskura ailega­tzea litzateke, baina 70 ale baino ez dira editatu gastu haundia delako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun