Merezitako omenaldia jasoko du Mindegiak irailaren 12an

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 1a

Merezitako omenaldia jasoko du Mindegiak irailaren 12an ttipi-ttapa

44 aizkolari eta 7 harri-jasotzaile bilduko dira herriko plazan


60 urterekin eta sasoi betean. Aizkolari onenetakoa dela esatea ere ez da gehiegiz­koa. Eta aurten 60 urte bete dituelako eta bere ibilbidea gogoan, omenaldia eskainiko dio herriak irailaren 12an, larunbatarekin.
10:30ean meza izanen da Mindegiaren omenez eta 11:00­etan herri kirol jaialdi haundia hasiko da: 44 aizkolari eta 7 harri-jasotzailek erakustaldia eskainiko dute.
Aizkolari hauek ariko dira: Donato Larre­txea, Angel Arrospide, Floren Nazabal, Jose Mari Olasagasti, Juan Jose Lopez, Luis Txaparte­gi, Unai Otaño, Daniel Vicente, Antonio Senosiain, Patxi Mindegia, Arria V.a, Jose Angel Zubiaga, Luis Mari Belarra, Joseba Otaegi, Jon Rekondo, Xabier Mindegia, Atu­txa II.a, Arkaitz Jauregi, Mugertza II.a, Raul Cas­tro, Jose Juan Barberena, Antonio Jaunarena, Jose Antonio Loiarte, Felix Etxeberria, Manolo Kañamares, Joxe Ugarteburu, Mugertza I.a, Jose Etxebeste, Gabriel Saralegi, Jesus Agite, Jose Aierbe, Jose Mari Mendizabal, Patxi Astibia, Arria II.a, Arria III.a, Ander Erasun, Oihan La­rre­txea, Ruben Saralegi, Arkaitz Olano, Julen Kañamares, Rodriguez II.a, Kenari Erasun, Iker Vicente eta Mikel Zabaleta. Eta harri-jasotzaileak hauek: Saralegi, Iñaki eta Inaxio Perurena, Izeta I.a, Izeta II.a, Izeta IV.a eta Josetxo Urrutia.
Lizaso eta Telleria bertsolariak ere euren tartea izanen dituzte.
Bestalde, herritarren izenean, aurreskua dan­tzatuko zaio Mindegiari, eta Udalak oroigarria ere emanen dio.
Herri kirol saioaren ondotik, 14:30ean, herri bazkaria izanen da. Sa­rre­rak udaletxean daude salgai, eta, aipatu, herri­tarrek lehentasuna izanen dutela. Bazkalondoan, dantzaldia izanen da MODESTOrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun