Etorkinak integratzeko subentzioak

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a


Etorkinen integraziora zuzendutako ekimenak landu ditzaten 1.442.817eko dirulaguntza emanen die Nafarroako Go­ber­nuak udal erakundeei.

Eskualdean:

Baztango Udalak 22.425,34 euro hartuko ditu:

14.882,90 euro gizarte zerbitzuetarako

4.788,97 sentsibilizaziorako

1.900e parte-hartzerako

853,47 haur eta gaz­teei zuzendutako programetarako

 

Malerrekako Mankomunitateak 20.798,11e jasoko ditu:

15.535 Gizarte Zerbitzuetarako

2.347,05e haur eta gazteen programetarako

bertze 1.277,06 euro sentsibilizaziorako

 

Leitzaldeko Mankomunitateak 9.481,35e jasoko ditu:

5.531,35e gizarte zerbitzuetarako

3.950 euro parte-hartzerako.

 

Bortzirietako Mankomunitateak  27.214,56e jasoko ditu:

15.815,36e gizarte zerbitzuetarako

5.088,28e sentsibilizazioa lantzeko

3.556,14 haur eta gazteen kanpainetarako

460,99 emakumeentzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun