Herriz-herriko bestekin batera, lanean ibili da Ander Erasun aurtiztarra. Bestetako egitarauetan aizkora apustu eta ekitaldi ugari ikusi ditugu eta erakustaldi aunitz eman ditu Anderrek bertze aizkolariekin batera.
Horrez gain, ezin ahantzi, uztailaren 24an Azpeitian jokatu zen 23 urtez beheitikoen Urrezko Aizkolarien finalean parte hartu zuela. Erasunek ezin izan zuen Atutxa II.a menperatu. Bizkaitarrak 20 minutu eta 44 segundo behar izan zituen lanak akitzeko eta Aurtizkoak 23 minutu eta 2 segundo. Zorionak, hala ere, eta segi horrela!