Joaldunak eta Ibintza Kultur Taldea lanean hasiak dira dagoeneko, irailaren 19an, larunbatarekin, ospatuko den Joaldunen Egunerako.
Egun osoko egitaraua ere zehaztu dute:
Goizean 9:30 aldera plazan elkartu eta Ameztira joanen dira joaldun, trikitilari eta herritarrak. Sotilenea, Xunbilenea, Amairun borda, Altxunekoborda eta Zubialdeko baserrietara bisita eginen dute eta etxekoek pintxo eta tragoxka goxoekin hartuko dituzte, urtero bezela. 13:00etan plazan herri-kirol erakustaldia izanen da eta bertsolariak ere ariko dira.14:30ean bazkaria izanen da Herriko Etxeko Ganbaran eta ondotik dantzaldia izanen da FRANTZISKO akordeoilariarekin. Bazkarirako txartelak herriko ostatu eta dendetan salgai daude.