Bertze labaderoa konponduta

Joseba URROTZ 2009ko irailaren 1a

Bertze labaderoa konponduta Joseba URROTZ


Krisialdirako prestatzen ari gara, eta argia mozten baldin badigute, garbitzeko makinak balioko ez dutenez, orain bigarren labaderoa konpondu dute enplegu zerbitzuak ematen duen laguntzekin hartutako langileek: Ariztietako iturriaren labaderoa, hain zuzen. Herri inguruan konpondu zena bezala, dotore gelditu da baserri inguruan dagoen hau ere. Dena den, aipatzekoa da, labadero hau herrian zegoela lehenago. Duela 60 bat urte herritik orain dagoen tokira eraman zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun