Errekako bandera Europako tontorrik altuenean

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a

Errekako bandera Europako tontorrik altuenean TTIPI TTAPA


Europako gailurrik altuena den Elbrus mendia zapalduta gustura gelditu dira Erreka mendizale elkarteko bortz kide. Kaukaso aldean dagoen mendiak 5.642 metroko altuera du eta Alejandro San Miguel Sanba, Igor Agesta, Joxerra Aldabe, Tomas Sanz eta Roberto Ordax hantxe izan ziren uztaileko azken astean. Herritarrekin batera, Sakanako bi, eta Iruñeko eta Irungo bertze bina lagun ere joan ziren. Aitzinetik prestaketa batzuk egin ondotik, igoera egunean, goizaldean 2:00etan utzi zuten aterpea eta 11 orduren ondotik, gailurra 13:00etan zapaldu zuten. Nekatuta, eta zero azpitik 15 eta 20 gradu zirela, baina egindakoarekin kontent daude mendizaleak. Elbrusek Errekako bandera nolakoa den ere badaki dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun