Ameriketara artzain joandakoen omenez, besta eginen da igande honetan, irailak 20, Auritzen. Ibañetako artzain irrintzia lelopean antolatu dute aurtengo topaketa, eta 500 artzain eta senitarteko espero dituzte antolatzaileek. Auritzeko Udalak antolatu du ekimena, bertzeak bertze, Udabilde, Artzain Mundua eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
EGITARAUA
•10:00: harrera.
•10:30 meza, Orreaga eta Aurizberriko abesbatzekin.
•11:30: Luzaideko dantzariak eta bertsolariak.
•12:30: antzerkia.
•13:30: bazkaria, musika eta zozketak.
•Kultur Etxean argazki erakusketa bat izanen da ikusgai.
BAZKARIRAKO TXARTELAK
Bazkarirako txartelak hartzeko epea hilaren 1ean hasi eta 11n akituko da eta bitartean, gure eskualdean toki hauetan egonen dira salgai: Baztango udaletxean (948 580006), Malerrekan Fermin Zelaieta (609 521747) edo Jesus Mª Jorajuriari (647182845) deituta; Lesakan udaletxean (948 637005); Etxalarren Santiago Mitxeltorenari deituta (948 635174) eta Igantzin Jose Luis Antxordokiri deituta (948 637858).