Entrenatzaile berriak Errekan

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 31


Berrikuntza nabarmenekin hasiko du denboraldia Errekako seniorren taldeak: entrena­tzaile berriekin. Urteetan talde nagusiko entrenatzailea izan den Txomin Mindegiak agur erran die senio­rrei eta bere ordez, Dani Urrotz gazteluarrak eta Iban Ezkurra donamaria­rrak hartu dute lekukoa. Ttikitatik Errekako jokala­riak izandakoak dira biak, baina aitzineko denboral­dian belauneko lesioak tarteko taldea utzi behar izan zuten. Sunbillan bizi den Juanjo Ramos baz­tandarraren lagun­tza izanen dute. Azken honek ere taldea aitzineko denboraldian utzi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun